Mascota de musica.com

Bihar

Txilly

Al final de la letra 'Bihar' podrás comentar sobre ella y acceder a más canciones de Txilly.

LETRA

Bihar

Sentipenak biluztearen gatibu.
Lagun, agur esan behar dizut.
Pasatako tartea iraganean,
Ezkutuko mila kontakizun.
Damuak izaren tartean preso,
Gaueko orduak pentsatuz.
Bihar aurpegia ematearen beldur,
Ez nabil seguru.
Ihintzaren malkoak leihotik ihesi
Haien bidea aurkitu nahian,
Grabitatearekin behera eroriz.
Egunsentia kanpoan.
Eguzki-izpiak nabari aurpegian,
Gaua jada pasa da.
Hitz horiek bertan geldituko dira.
Bihar elkartuko gara.
Melankoliaren eskutik bueltan,
Hortik nonbait egon egon ondoren.
Aldez aurretik eskerrak eman,
Isiltasunak esnatu baino lehen.
Betiko kaleetatik akats berberak.
Batzuk lasai ederrean, besteak harrika.
Munduan mila dira ibilerak,
Nabarmendu behintzat zurea.
Eutsi horri, kontzientzia garbiak.
Zeruan ilargi betea,
Nire bizitzaren faroa,
Nire zalantzen testigu zuzena.
Duda-muden ondorioa:
Mila gau begiak irekirik.
Terapia hau nire babesa,
Gauetako hitzak, argi.
Altxa ohetik, Alain.
Goazen hemendik urrun
Sastraka guztien gainetik,
Sorginen moduan.
Kaiolan geratuz gero,
Gureak egin du.
Izarak eztira traba,
Ametsetan ihes egin dezakegu.

Más abajo podrás valorar y comentar la canción Bihar.
disquito - musica.com

Puntuar 'Bihar'

¿Qué te parece esta canción?

-
0 votos

* Gracias a KinGrone por haber añadido esta letra el 28/12/2017.

Comentar Letra

Comenta o pregunta lo que desees sobre Txilly o 'Bihar'

Comentarios (1)

Compartir esta letra en...