Biografía de Ken Zazpi

Taldekideak:
Eñaut Elorrieta, ahotsa
Jon Mikel Arronategi, gitarra eta ahotsa
Igor Artzanegi, baxua
Beñat Serna, gitarra
Iñaki Zabaleta, trikitixa eta teklatua
Jon Fresko, bateria

Ken 7 taldea azken urteetan Euskal Herrian kontzertu gehien eskaintzen eta disko gehien saltzen duen taldeetako bat da. 1996. urteko udazkenean jaio zen Gernikan JM Arronategik (Exkixuko baxu-jotzailea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) bultzatuta. Orduan, Bi eta bat aurrerapen abestia kaleratu zuten urte hartako "Aurtengo GORakada, 1" Gor diskoetxearen bilduma diskoan, KEN 7 izenburupean. Rocka eta power-popa lantzen dituzte, eta testuetan taldeak inguruarekiko duen konpromiso handia erakusten du, eguneroko kezkak, egoerak eta sentimenduak deskribatuta.
2001ean iritsi zen taldearen lehen diskoa "Atzo da bihar" izenburupean. 2003ko apirilean "BIDEAN" izeneko bigarren lana kaleratu zuten, aurrekoa baino trinkoagoa, gogorxeagoa eta boskoteak melodiarako duen trebezia berretsi ahal izan zuen bertan.
2005ko maiatzean, berriz, "GELDITU DENBORA" izeneko CD berezia iritsi zitzaigun. Andoaingo Garate estudioetan grabatutako kontzertu akustiko baten emaitza biltzen du lan honek. Zuzenean grabatuta daude kantuak, taldearen zenbait kantu zahar eta hainbat abesti berri tartekatuta.

Fuente: Nori-chan a través de Musica.com

Imprimir Biografía