EKAINAK 24

Ekainak 24, gabon. Herrian zer berri?
Neurea malkoz busti ta zeuena egin
Idatzi soilez eztut min hau inola hanpatzerik
Orbela daraman bezala, haizeak narama ni

Haizeak eman ditu, milaka abesti
Haizeak eman ditu, nahi nuke nik jakin

IDATZI SOILEZ EZTUT MIN HAU INOLA HANPATZERIK
ORBELA DARAMAN BEZALA, HAIZEAK NARAMA NI

San Juan suak senti nahirik
Bero haren falta dut nik
San Juan suak senti nahirik
Urrun zaituztedanetik

Eskutitzetan zuek orain berdin sentitzea
Ondo dakizu ama eztela hain erreza
Ametsak zirriborro baten idaztea zer da
Gero garbira pasatzeko astirik ez bada?

Haizeak eman ditu, milaka abesti
Haizeak eman ditu, nahi nuke nik jakin

AMETSAK ZIRRIBORRO BATEN IDAZTEA ZER DA
GERO GARBIRA PASATZEKO ASTIRIK EZ BADA?

San Juan suak senti nahirik
Bero haren falta dut nik
San Juan suak senti nahirik
Urrun zaituztedanetik

Negarraren negarrez eztut muxu ematerik
Ta enuke inolaz orain hau esan beharrik:
Bide luzea dugun arren, goazen elkarrekin
Izarrak gurekin baitaude, ametsen zaindari

BELDURRIK EZ DEN BIHOTZETAN
AITAREN MALKOETAN
MEMORIA GAZTE GARAIETAN
LAGUN MINEN BESARKADETAN
UDAKO GAU LUZETAN
URRUN SENTITZEN DUDAN HERRIKO KALEETAN

San Juan suak senti nahirik
Bero haren falta dut nik
San Juan suak senti nahirik
Urrun zaituztedanetik
fuente: musica.com

Ficha de la Canción

Título:
EKAINAK 24

Grupo/Cantante:
VENDETTA

Letra añadida por:
pellitovendetta

Top Letras de Vendetta

1. Letra de Hemen
2. Letra de Udarako Gau Luzeak
3. Letra de Begitara begira
4. Letra de Cerca del Mar
5. Letra de Ekainak 24
6. Letra de Suma
7. Letra de Leña al fuego
Ver todas las letras de Vendetta