Mascota de musica.com

Bueltan

Txilly

Al final de la letra 'Bueltan' podrás comentar sobre ella y acceder a más canciones de Txilly.

Ver vídeo con letra

LETRA

Bueltan

Betiko kaleetatik etxera bueltan,
Farolen argien azpian.
Aspaldiko hitzen oihartzuna begietan.
Nora joan ote dira?
Lurrera begira,
Pauso baten itzalaren norabideari begira.
Itzalak argia behar du izateko,
Aurkariak osagarriak baitira.
Lanbroen arteko miraria,
Ilunabarreko eguzki-izpia.
Nire eguna agurtzen
Luze joan da eta.
Ni etxera bueltan.
Euskal herria.
Belarrian gaueko doinuak.
Ilargiaren zama eskuetan.
Aspaldiko irudiak datozkit burura.
Ni ez naiz aurrean zenuena.
Leihotik haratago ihesi
Bidali nituen begiradak.
Usaindu eta guzti egin zitezkeen,
Bertan zenuen nire izatea.
Gauetako hitzen barruan,
Begien ortzi muga begira.
Paisaia ilunaren gardentasuna.
Ikasi dugunari bira
Betiko kaleetatik etxera bueltan,
Ilargiaren azpian.
Udako haizea nabari aurpegian,
Neguko hotzaren bila.
Mila gau
Begiak irekirik,
Ezin loak hartu.
Hemendik joan nahi dut nik,
Oztopo berriak saihestu.
Iraganeko espetxetik
Idazten dizut.
Letren garrasia isilik,
Nire desioak mutu.

Vídeo con letra

Puntuar 'Bueltan'

¿Qué te parece esta canción?

-
0 votos

* Letra añadida por KinGrone

Comentar Letra

Comenta o pregunta lo que desees sobre Txilly o 'Bueltan'

Comentarios (1)

Compartir esta letra en...