Mascota de musica.com

Saihestezin

Txilly

Al final de la letra de Saihestezin podrás comentar sobre ella y acceder a más canciones de Txilly.

LETRA

Saihestezin

Kaleko itzaletan galdurik.
Euri-tanten artean ezin busti.
Galduta baina pozik,
Ez dagoelako beste inor hemen.
Urteetan bilatu dudanak aurkitu nau ni.
Betiko lekuan mugitu gabe.
Irteteko aukera balego,
Ez dakit zer egingo nukeen.
Gauerdiko isiltasunak esnatu nau,
Berriro ere zugan pentsatzen.
Zutaz galdetzen didaten bakoitzean
Nire ahotik egiten dit ihes irribarre batek.
Nahigabe, baina saihestezin,
Nire buruan bizirik zaudenaren seinale.
Ez dakit zergatik baina joan egin zinen.
Buelta bihar bertan egitea espero det.
Hemen izango nauzu, zin dagizut,
Nire erokeria guztia mantentzen.
Ongi dakizun bezala ez naiz fededun,
Gure artekoan sinestu nuen arren.
Denok dugu ahultasunen bat,
Akilesek taloia zuen bezalaxe.
Honako hau fabula bat besterik ez da izan.
Laguntzeko prest zaudetenei milesker.
Istorioak pentsatzen, amesten.
Nire bizia nola joan daitekeen.
Imajinazioz betetako mutila,
Ilusioak egiten behar baino lehen.
Istorioak pentsatzen, amesten.
Nire bizia nola joan daitekeen.
Betikoei eskertuz.
Gauetako hitzak dira,
Beste behin hemen.

Más abajo podrás valorar y comentar la canción Saihestezin.
disquito - musica.com

Puntuar 'Saihestezin'

¿Qué te parece esta canción?

-
0 votos

* Gracias a KinGrone por haber añadido esta letra el 14/12/2017.

Comentar Letra

Comenta o pregunta lo que desees sobre Txilly o 'Saihestezin'

Comentarios (1)

Compartir esta letra en...