Mascota de musica.com

Ilargi betea

Txilly (ft. Azufres)

Al final de la letra 'Ilargi betea' podrás comentar sobre ella y acceder a más canciones de Txilly.

Ver vídeo con letra

LETRA

Ilargi betea

Hitzak buruan, aurpegia sutan, ahoan infernua.
Iluneko akatsak ordu txikitan,
Ez dira lehenengoak.
Azkenak ezetz, ez duela berriz egingo.
Hau bai arraroa.
Aurpegi horrekin begira
Lotan dago mundua.
Ikuslerik ez beraz, antzerkia hutsik.
Adierazpenaren faltan obrak ez du bizirik.
Atzean dagoen idazlea, arkatzean ezkuturik,
Ez du aurpegia emango eta ez du axolarik.
Egoera honetan, zeinuaren zaman
Antzeman dizut.
Udazken hostoa garrasika, autonomo izatearen izu.
Loaren zama. Idatzi nahia. Denboraren zain.
Nire ametsak haien desioak. Besteena nahi.
Lasai anai, besteak dira galtzen dutenak,
Ez dira konturatu autonomo izatearen xarmaz
Eutsi zurean.
Kontzientzia garbiak.
Haren begiak zelatan daude.
Esku biak lepoan, "askatasunaren alde"?
Hipokrita putak mundu honetan,
Bazter guztietan.
“Aspaldikoa dela”, “utzi horrela”...
Inozoak kartzelan.
Eta hala jarraituko du ez badugu mozten.
Gazteria hil da, iraultza non da? Ez dago hemen.
Itzalaren boterea itzali behar dugu: onartua irauli.
Zeruan ilargi betea. Seinalea dirudi.
Gaueko idatziak dira argitzen nautenak.
Nire bizitzaren faroa: ilargi beteena.
Gautxori maitakor ez da kikildu zu agertu zarenean.
Begirada baten murgildu, lurrikara bihotzean.
Urrutiko auto zarata gaueko isiltasunean.
Nire pausoak kalean barrena, tokia aurkitu ezin.
Begien arteko islada horretara mugaturik
Papereko letren dantza. Poesia ahotik.
Jakinduriatik hurbil, testuetan murgildurik.
Antzinakoek ziotena buruan nahi dut eduki.
Memoriaren trabaz ohartu, momentua bizi
Eta bestea atzeratu. Zoriona hortik.
Barruko kanpoan, kanpoko barruan, ez zaude jadanik.
Kaiolatik ihesi. Tentsioan ezin.
Aurkarien bizia. Erronka latza.
Isiltasunaren mirespena zaratan datza.

Vídeo con letra

Puntuar 'Ilargi betea'

¿Qué te parece esta canción?

-
0 votos

* Gracias a KinGrone por haber añadido esta letra el 28/12/2017.

Comentar Letra

Comenta o pregunta lo que desees sobre Txilly o 'Ilargi betea'

Comentarios (1)

Compartir esta letra en...