Xabier Lete

Xalbadorren Heriotzean

Xabier Lete

LETRA

Adiskide bat bazen
Orotan bihotz-bera
Poesiaren hegoek
Sentimentuzko bertsoek
Antzaldatzen zutena

Plazetako kantari
Bakardadez josia
Hitzen lihoa iruten
Bere barnean irauten
Oinazez ikasia...
Ikasia

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina
Mendi hegaletan gora
Oroitzapen den gerora
Ihesetan joan hintzana

Hesia urraturik
Libratu huen kanta
Lotura guztietatik
Gorputzaren mugetatik
Aske senditu nahirik

Azken hatsa huela
Bertsorik sakonena
Inoiz esan ezin diren
Estalitako egien
Oihurik bortitzena...
Bortitzena

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina
Mendi hegaletan gora
Oroitzapen den gerora
Ihesetan joan hintzana

Más abajo podrás valorar y comentar la canción Xalbadorren Heriotzean.
disquito - musica.com

Puntuar 'Xalbadorren Heriotzean'

¿Qué te parece esta canción?

3,86
7 votos

* Gracias a XaviBarna por haber añadido esta letra el 4/8/2020.

Comentar Letra

Comenta o pregunta lo que desees sobre Xabier Lete o 'Xalbadorren Heriotzean'

Comentarios (1)

Compartir esta letra en...